Saratar guztiak plaza inguruan izango dira larunbatetik aitzina
2019ko Irailaren 06a
Haize Arribillaga Sarako besten komiteko kidea / GURE IRRATIA
Udako festen bukaera markatzen du lapurtarrentzat Sarako herriak. Larunbatetik hasiz, 5 egunez, gazte eta ez hain gazteentzat, animazioak ez dira eskas.
Pilota partidak, kontzertuak eta kantaldiak gauero, igandeko desfilea edota herri kirolak asteazkena arte. Saratar guziak plaza inguruan izango dira ondoko egunetan.
Besta komiteko kide den Haize Arribillagarekin egon da Arantxa Idieder.