Rock, Salsa ala Bachata klaseak Itsasun
2019ko Irailaren 13a
Peio Aguerre Itsas'Rock elkarteko kidea / GURE IRRATIA
Itsasun, badu zonbait urte jadanik, Itsasrock elkarteak, dantza mota desberdinak erakastea proposatzen duela. Rock dantzarekin hasi, eta garatu dituzte kurtsoak, sartze huntan, Lindy Hop, Salsa, Bachata edota Swing West Coast dantza kurtsoak emanez. Asteazken eta ostiral gauetan dira kurtsoak, dantza maila ona izan ala ez, deneri idekiak dira.
Arantxa Idieder mintzatu da Peio Aguerre elkarteko kidearekin. Irailaren 13an, eta 18an, Itsasrock-ek ate idekitzeak egiten ditu Sanoki gelan. 20.00tik aitzina, dantza desberdinak deskubritzeko parada.
Kurtsoak urtean zehar asteazken eta ostiralez dira 19tatik aitzina. Xehetasunak itsasrock64@gmail.com edo facebooken.