Glisseguna : bere markak hartuak dituen hitzordua
2019ko Irailaren 16a
Uhaina eskolak ematen zituen surf ikaspenak Glissegunean / GURE IRRATIA
Stand up padle, roller, skate, yoga, fitness, capoeira, eta aurtengo berrikuntzetan, bote luzea edota Systema arte martziala. Angeluko La Barre hondartza bazterra, animatua zen igandean.
Glissegunak bere ohiturak baditu orain Angelun, Seaskak antolaturik, Miarrizte eta Angeluko ikastolak partaide. Aktitbitate guztien artean, Surflarien gana joan da Arantxa Idieder.
Fitness erakustaldiak fama geroz eta gehiago
Astelehen gau guziz fitness klaseak ematen ditu Xexili Etxartek Izturitzen atseko 7.30tan. Irailaren 16an da lehen kurtsoa, interesatuek deitzen ahal duzue: 06.86.07.06.35 telefono zenbakira.