Roxali antzerkia aurkeztuko dute Uztaritzen
2019ko Urriaren 10a
Xan Errotabehere, Jean Louis Negueloua eta Koxe Zubiri / GURE IRRATIA
Piarres Larzabalek idatzi Roxali antzerkia emanen du Larrazkeneko Loreak antzerki taldeak, igandean urriaren 13an, Uztaritzeko Bilgunen arratsaldeko 4etan.
Ur Begi elkarteak jinarazten du Baxe Nafarroko antzerki taldea. Hunen kide den Xan Errotabehere, Jean Louis Negueloua taula zuzendaria eta Koxe Zubiri antzerkilariarekin mintzatu da Panpi Mercapide.
Piarres Larzabalen obrak gaurkotasuna badu
Roxali antzerkia igandean Uztaritzen ikusten ahalko da, Ur Begi elkarteak gomitaturik. Elkarteko Xan Errotabeherek erran dauku gaurko egunean kokatzen ahal dela antzerkia: