Etxaldea utziko duten laborariak laguntzeko bilkurak
2019ko Urriaren 10a
Harremanetan jartzen dituzte laborari gazte eta erretretara joaiten direnak / EHLG
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak kafe transmisioak deitu bilkurak antolatzen ditu Lapurdin aste honetan. Erretretarat joaiten diren laborarien laguntzeko eta transmisioaz mintzatzeko antolatzen dituzte hitzordu hauek.
EHLGko Maritxu Inçagaray Haiçaguerrekin aipatu du Panpi Mercapidek. Ondoko bilkurak, urriaren 10ean 20:00tan Senpereko Denen Etxean (Panpili gelan) eta urriaren 11an 20:00tan Uztaritzeko Lapurdi gelan.