Mendian elbarritasuna traba bat izan ez dadin
2019ko Urriaren 11a
Chantal Oillarburu laguntzailea eta Christelle Elhuyar elkarteko lehendakaria / GURE IRRATIA
Badu orain 20 urte, Makeatik oinez abiatzea proposatzen dutela.
Igande honetan, urriaren 13an, Makea Oinez-ek hautua ematen dute; ibilbide laburra (12km) ala biziki luzea (39km), bost hautu dira. Berrikuntza batekin aurten bostgarren ibilbide hori "Joellette" delakoentzat ideki baitute.
Arantxa idieder mintzatu da laguntzaile den Chantal Oillarbururekin. Joellete ibilbidea, 14 kilometrokoa da, eta telefono huntara deitu behar da izena emateko aitzinetik: 06 84 70 12 48. Beste ibilbideentzat aldiz, bertan izena ematen ahal duzue goizeko 7etaik aitzina Makeako Mindegian.
Jakin heltzerakoan, Makea Oinez-en tee shirta ere izango duzuela.