Haurrek oporretan ere euskaraz jolasten segi dezaten
2019ko Urriaren 16a
Elena Othondo Uztaritzeko bilguneko zuzendariak proiketua berri batzu aipatu dizkigu / GURE IRRATIA
Haurren oporren garaia da ostiral honetatik aitzina, bi astez. Uda lekuk haurrentzako, 4 euskarazko aisialdi zentro ditu, Baiona, Biarritze, Hendaia eta Uztaritzen. Izen emateak oraindik idekiak dira, oporretan bilgunean sartzeko. Uztaritzekoa, bilgune gaztea da. Bilana egin du Arantxa Idiederrek Elena Othondo zuzendariarekin.
Izen emateak oraindik idekiak dira, deitu: 06.70.75.91.50. edo email bat bidali uztaritze.bilgunea@udaleku.eus helbidera.
Elena Othondok oroitarazi du ere animatzaile baten beharra dutela oraindik, haurren kopurua emendatzeko gisan opor hauetan.