Oihan jangarri bat Larresoron
2019ko Urriaren 17a
Jenofa Irubetagoyena Larresoroko oihan jangarrian / GURE IRRATIA
Larresoroko Ametzarretako bide bazterrean den oihanean, auzoko biztanleen artean, Basajaun elkartea sortu dute, oihan hortan fruitu, arbola eta barazkien landatzeko.
Naturarekin bat eginez, permakulturan sortu dute "oihan jangarri" bat.
Sarde Sardexkak proposatzen du igandean, urriaren 20ean, oihanaren bisita arratsaldeko 3etatik goiti, aktibitate eta tailerrak proposatuz.
Jenofa Irubetagoyenarekin Panpi Mercapidek aitzin jasta bat ukan du.