Festa AgriKulturala baratze partekatua ospatzeko
2019ko Urriaren 22a
Sophie Bergart, Laurent Bernays, Fabien Nogue eta Teo Salomon baratze partekatuan / GURE IRRATIA
"Breuer baratzean" Baionako "ZUP" deitzen zen tokian, Graines de Liberté elkarteak sortu baratze partekatuetan, besta giroa izanen da 14 egunez. Urriaren 21etik azaroaren 2a arte.
Agri-kultural topaketa huntan, sukalde, musika, dantza, yoga, eta eskultura parte hartzailea Olivier Ledoux artistarekin programan dira. Azken egunean, Couscous erraldoia izanen da, azaroaren 2an besta eta musikarekin.
Breuer gunearen bihotzean den Artotekafen mintzatu da Panpi Mercapide Teo Salomon-ekin.
Animazio desberdinen berri, grainesdeliberte.com webgunean.