Herriko bozen gatazkak umorearekin antzeztuak
2019ko Urriaren 23a
Bernadette Luro eta Peio Bixoko Berhokoirigoinekin antzerkiko aktoreak / GURE IRRATIA
Eguzki Lore taldea berriz itzultzen da antzerki batekin. "Herriko Bozak" Piarres Larzabalek idatzi antzerki bat da.
2020eko hautekundeak aitzin, aktualitatean sartzen dira antzerkilariak, Maika Etxekoparren laguntzarekin, hura izan baita taula zuzendari lanetan.
Testua oinarri bainan moldaketa ttipi batzuekin, Piarres Larzabalen obrak duen gaurkotasuna, ere egokitu dute. Arantxa Idieder mintzatu da bi aktorekin, Bernadette Luro eta Peio Bixoko Berhokoirigoinekin.
Herriko Bozak Antzerkia, igande huntan urriaren 27an, atsaldeko 5.30tan, Arruntzako erdiko gelan.