Sarako gaztetxeak 30 urte
2019ko Urriaren 24a
Ander, Antton, Leire eta Mattin Sarako gaztexeko lau kide Gure Irratiko estudioetan.
URRIAREN 26an Sarako gaztetxeak, ohitura onak mantenduz, bere 30 urteak ederki ospatu behar lituzke.
Sarako polikiroldegian izango da eguna, aperitifa salbu, gaztetxean izango baita. Sei musika talde ariko dira, 17:00etan hasiko den gaualdian, sorpresaren ondotik.
Bazkarirako izenak eman deituz: 06 81 67 22 35. Olatz Idoate mintzatu da gaztetxeko 4 kideekin.
Xehetasunentzat gaztetxearen orrialdea.