Mugikorrentzat egokiagoa edota erabilpen sinpleagoa
2019ko Urriaren 29a
Jakes Larre EKE.eus webguneaz arduratzen da / GURE IRRATIA
1998an sortu zen Euskal Kultur Erakundearen webgunea. Gehienek agenda erabiltzen dute, bainan besterik ere aurkitzen ahal da.
Urtez urte, artxibo gune ere bilakatu da. Mugikorrentzat egokiagoa izan dadin, erabilpen sinpleagoa edota Hego Euskal Herrian diren gertakari batzu sartzea agendan dira webgunearen berritasunetan. Arantxa Idieder mintzatu da webgunearen arduraduna den Jakes Larrerekin.