Euskal Herritik Perura, elkartasun misioa hasi du Emanik elkarteak
2019ko Azaroaren 04a
Nikolas Regerat eta Mixel Sarratia Emanik elkarteko kideak / GURE IRRATIA
Pompiers Solidaires elkartearen ber izpiritua mantenduz, elkartasun elkarteak, helburu berri bat du Peruko Campoy herrian.
Bertako gazte elbarrituentzat profesionalizatze formakuntza zentro bat sortzea dute helburu, martxoan idekitzeko, haietaz okupatzen diren amentzat ere.
Horrezgain, bertako osasun zentroarentzat ere materiala ekarriko dute, saboiak, konpresak, edo hortzpastak adibidez. Emaitzak egiteko edota xehetasunentzat www.emanik.org.
Arantxa idieder egon da Nikolas Regerat eta Mixel Sarratia elkarteko kideekin.