Aterbe berri bat izango da laster naturazaleentzat Kanbon
2019ko Azaroaren 12a
Iñaki Noblia arkitektoak aterbea bertako eguarrarekin eraikitzea pentsatu du / GURE IRRATIA
ElOndare deituko den egoitza idekia, eraikitzen ari dira Elorrimendin (frantsesez La bergerie mendixkan). Departamenduak kudeatzen duen gunea, Frantziako eremu natural sentsibleetan sartzen da (ENS). GR8 oinezko bidea hortik pasatzen da, eta eskola ainitz ere joaten dira bertara aktibitateak egitera.
Babesleku bat eskas zen, eta egoitza berri hori Kanboko Iñaki Noblia arkitekto kabineteak pentsatu du. Osoki egurrez den egoitza eraikitzen ari dira agentziako langileak, abenduan estrenatzeko. Komunak izango dira, eta erle kofoinak ere.
Arantxa Idieder bertara hubildu da Iñaki Noblia arkitektoarekin.