BERRIAK

Ttok : artistentzat erakusleiho berri bat Uztaritzen

2019ko Azaroaren 13a

Ttok%20:%20artistentzat%20erakusleiho%20berri%20bat%20Uztaritzen

Ttok galeriaren sartzea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Erakusketa gela berri bat bada Uztaritzen (Labourd jatetxearen ondoan), Ttok deitzen dena.

Azaroaren 15ean estrenatuko dute lehen erakusketa 19:00tatik goiti. IF artistaren etxean kokatzen da erakusketa gela partekatua. Herritarrekin artea partekatzeko leku bat ere izan nahi du.

Lehen erakusketarentzat, IF-en obrak ikusteaz gain, bere arte irakasle izan zen Alain Jouverenak badira, baita bere ikaskide izan zen Viviane Michelenak ere.


Email Facebook Twitter LinkedIn

BERRIAK

Euskal eta korsikar kantariak elkartuko dira bi kontzerturentzat

Euskal%20eta%20korsikar%20kantariak%20elkartuko%20dira%20bi%20kontzerturentzat

Passione korsikar taldea, Bestela taldekoez inguraturik / BESTELA

MP3 jaitsi (26 Mo)

Asteburu honetan bi kontzertu izanen dira Itsasu eta Barkoxen, Atxik Mathieu eta Barkoxe Bizi elkarteek antolaturik.

Azaroaren 1ean Itsasun, Bestela, Passione eta Haurrock taldeekin eta biharamunean Barkoxen berdinak, bainan Barkoxeko Kantariak izango dira Haurrocken.

Thalya Hamard mintzatu da Piarres Ducassou Bestela taldeko kantaria eta gaualdietako antolatzailearekin.


2024ko Urriaren 31a

BERRIAK

Senpereko bost atxilotuen sustengu gaualdia Kanbon

Senpereko%20bost%20atxilotuen%20sustengu%20gaualdia%20Kanbon

Ellande Jauregi senperterra Kanboko gaualdiaren antolatzailea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (19 Mo)

Urriaren 31an Kanboko gaztetxean “Euskal herria ez da salgai” lemapean sustengu gaualdi bat antolatzen dute.

2022ko ekainean, Senpereko 5 gazte atxilotu zituzten higiezinen agentzien kontrako tindaketen ondorioz. Bosten artean 12.000 euro pagatu beharko dituzte, isuna edota abokatu fresen artean, horregatik diru biltze kanpaina bat abiatu dute sarean eta gaualdi bat ere antolatuz.

Arantxa Idieder mintzatu da gaualdiko antolatzaile den Ellande Jauregirekin.

Gaueko 10etatik aitzina Kuartz eta ondotik Doli Soinu Sistema-ren musika gau osoan, Kanboko gaztetxean.



2024ko Urriaren 30a


BERRIAK

Larrazkeneko Loreak, Aldudeko antzerki taldea Uztaritzen igandean

Larrazkeneko%20Loreak_%20Aldudeko%20antzerki%20taldea%20Uztaritzen%20igandean

Suedako Neskatxa antzerkia jada bere herrian eman du Aldudeko taldeak / AIBA

MP3 jaitsi (27 Mo)

“Suedako neskatxa" Piarres Larzabalek idatzi antzerkia ikusten ahalko duzue urriaren 20an igandean Uztaritzen, Bilgunen arratsaldeko 4etan.

Aldudeko antzerki talde amaturrak, usaia badu Uztaritzera hurbiltzeko bere lanak aurkezteko. Aldi honetan beraz, umorez jantzitako antzerkia, familia batera heltzen den Suediako neska baten etorrerak, ekartzen dituen istorioak abiapuntu.

Ur Begi elkarteko kide den Xan Errotabeherekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.



2024ko Urriaren 18a

BERRIAK

Ospitaleko 4000 langileentzat ez da aparkatzeko lekurik

Ospitaleko%204000%20langileentzat%20ez%20da%20aparkatzeko%20lekurik

Ospitaleko langileentzako aparkalekua lehen ordutik segidan betea da.

MP3 jaitsi (28 Mo)

300-400 leku aparkalekuan, 4000 langilerentzat ez da aski. Baionako ospitaleko langile batzu elkartu dira petizio bat martxan jartzeko, langileentzako aterabide bat atzeman dezan zuzendariak.

Ospitaleko langileen aparkalekua segidan betetzen da. Estres bat gehitzen zaie osasun langileei, eta gaueko txanda izan dutelarik eraso batzu jasan izana ere salatu dute.

Arantxa Idieder mintzatu da Baionako ospitaleko langile batekin.

Baionako ospitaleko langileak lagundu nahi badituzue 1000 izenpetze lortzen, change.org webgunean egiten ahal duzue.


2024ko Urriaren 18a



BERRIAK

“Argiki irratien kontrako ataka bat da”

Argiki%20irratien%20kontrako%20ataka%20bat%20da

Ttitto Betbeder, SNRL sindikatuko idazkari nagusia eta Euskal irratien administraria / SNRL

MP3 jaitsi (27 Mo)

Egoera larria da Ipar Euskal Herriko irratientzat. Frantziako gobernu berriak, diru murrizketak egingo dituela adierazi duelarik, SNRL Frantziako irrati libreen sindikatuak deskubritu du irratiei ematen dizkion laguntzak %35 apaldu nahi zituela.

Proposamena bozkatua baldin bada irratiek, diru iturri nagusi bat galduko lukete. Horrekin batera, irrati elkarte zonbaitzuren desagertzea, eta langilego parte baten kanporatzea dator, baita gure estrukturentzat ere.

Frantziako kultura ministeritzak proposatzen duen murrizketa bakarra da, eta irratiaren sektorea osotasunean hunkitzen du.

Elkarte irratiek ukaiten dugun FSER (Fond de Soutien des Radios Libres) deitu diru funtsa murrizteko xedea du 2025 urteko aitzinkontuan, 10 milioi euroko apaltzea.

Gaur egun 700 elkarte irrati badira Frantzian, sos apaltze honekin, 200 inguru desagertuko dira SNRL irrati libreen sindikatuaren arabera. Ttitto Betbeder, SNRL sindikatuko idazkari nagusia eta Euskal irratien administrariarekin hitz egin du Jose Luis Aizpuruk.



2024ko Urriaren 16a

BERRIAK

Azken sasoian konfiantza harturik, AS Baionaren berri hartu dugu lehen partida aitzin

Azken%20sasoian%20konfiantza%20harturik_%20AS%20Baionaren%20berri%20hartu%20dugu%20lehen%20partida%20aitzin

Maika Duhalt 19 urteko zuraidarra AS Baiona errugbi taldeko jokalaria da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (27 Mo)

Errugbian, igandean urriaren 6an hasi dute denboraldi berria AS Baiona taldeko neskek. Elite 2 mailara igo berri dira. Eta lehen eguna kari, Pariseko Stade Français errezebitu dute Baionako Cacareigt zelaian. 12 eta 31 galdu dute baionarrek, lehen mailatik jautsi berri diren paristarren aurka.

Partida baino zonbait lehenago Maika Duhalt jokolariarekin hitz egin du Kriztof Arotzarenak.




2024ko Urriaren 07a


BERRIAK

Kilika gaztetxeak 17 urte

Kilika%20gaztetxeak%2017%20urte

Kilika gaztetxeko zonbait kide hurbildu dira irratira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (14 Mo)

Kilika Gaztetxeak Azkainen larunbatean ospatuko ditu bere 17 urteak.

Bertso poteoa, bazkaria eta kontzertuak izanen dira Azkaingo plazan, Xurion eta Gaztetxean. Mugan, Txopet, Nikotina eta Maskak taldeak ariko dira plazan, eta gaualdiak segituko du gaztetxean, DJ Jow, Los Angelesetik espresuki etortzen dena Kilika gaztetxearentzat...

Bazkarirako izenak emateko deitu 07 64 73 23 37.

Panpi Mercapide mintzatu da gaztetxeko hiru kiderekin, Xabi, Xan eta Joannisekin.


2024ko Urriaren 03a

BERRIAK

Lapurtarren Biltzarra igandean, aldaketa batzurekin

Lapurtarren%20Biltzarra%20igandean_%20aldaketa%20batzurekin

Lapurtarren Biltzarra, "gateau bazka"ren bestari konkurentzia egiteko prest / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (12 Mo)

"Jeiki Lapurtarrak" lema argi dute, Lapurtarren Biltzarrak nahi du segitu lapurtarren iratzartzen. Igandean, urriaren 6an iraganen da besta egun osoan Uztaritzen.

Gora beherak ukan ditu bestak, bainan antolatzaileak motibatuak dira egunaldi goxo bat prestatzeko. Aldaketen artean goizeko desfilerako, ez dutela karro desfilerako deialdirik egin aurten bainan dantzari eta musikariekin, eta eguerdiko bazkaria nahieran izango da, ez da tarte behartu batean izango. Gaitamik, Uztaritzeko txaranga, Foisis eta Frikun taldeak ariko dira.

Panpi Mercapide mintzatu da Xabi Etxegarai, Eva Eiherabide eta Tomas Brillaxis antolatzaileekin.



2024ko Urriaren 02a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016