Kepa Altonaga Hazparnen izango da ostegun honetan
2019ko Azaroaren 14a
Kepa Altonaga / Wikipedia
Euskararen urtaroa kari, Artetik erteko mintzaldi ziklo berri bat abiatzen dute, Ezkia eta Baigura ikastolek, Hazparneko Gau eskolak eta Beltzuntze elkarteak. Ostegun honetan izanen da lehen mintzaldia azaroaren 14ean Hazparneko Elgar zentroan gaueko 7.30tan.
Kepa Altonaga mintzatuko da "Patagoniara Hazparnen barrena" egin zuen liburuaz. Bere burua aurkeztu dio Panpi Mercapideri.
Zikloaren baitan ondoko mintzaldia azaroaren 19an izanen da asteartez Aiherran, Ainize de Madariagarekin: Hizkuntzen traumatismoez egin ikerketa lanaz. Eta azkena azaroaren 28an Beñat Itoizekin gaztainetaz.