Film baten bikoizketa saiatzeko tailerra Kanbon
2019ko Azaroaren 20a
Binahi agentziak bikoizketa formakuntzak egiten ditu / BINAHI
Nork ez du amestu noizbait, Doraemon-en botza berriz egitea?
Bikoizketak grabatzen dituzte aktoreek, ariketa oso bat da, aktore lanaz gain beste elementu batzu sartzen baitira. Horren entseatzeko ostegun honetan tailer bat proposatzen dute Kanboko mediatekan euskararen urtaroa kari. Hitzordua 19tatik aitzina Kanboko mediatekan, 20.30ak arte iraungo du.
Donostiako Binahi agentziako Kiko Jauregi hor izango da. Arantxa Idieder harekin mintzatu da.