Terra Aventura aplikazioa, jokoaren bitartez kanpoan ibiltzeko
2019ko Azaroaren 26a
Baionako turismo bulegoan egon gira Christele Chirumberrorekin / GURE IRRATIA
Terra Aventura, Telefonoan deskargatzen den aplikazio bat, kanpoan ibiltzeko.
Akitania berriak garatu duen aplikazio bat da, Ipar Euskal Herrian ere martxan dena. Mapan, hainbat gune markatuak dira, Baiona, Kanbo, Hendaia edota Iratin adibidez.
Bertara joan, eta aplikazioaren galderei haurrekin erantzunez, ibilbide batean aitzinatzen da, bukaeran, sari ttipi batekin.
Arantxa Idieder mintzatu da Baionako turismo bulegoko Christele Chirumberro-rekin.