Leku historiko bat promotore baten esku
2019ko Abenduaren 04a
Angèle Mendiburu eta Arroxa Muruamendiarrazek ongi ezagutu dute gela / GURE IRRATIA
Baionako San Andresen, leku historiko bat desagertzekotan da. San Andres elizaren parean den "aumonerie des étudiants"-eko ate gibelean, 300 lekuko zinema gela bat gordetzen du eraikin batek. Eskola girixtino bat ere bazen.
Bastiza, 1972an hetsi zuten. Auzo guztiek berriki jakin dute Baiona ttipiko parropiako elkarteak promotore bati saldu diola. Eta honek, baimena badu eraikuntza botatzeko eta 22 bizitegi berri eraikitzeko."Sauvons lÀ¢Â€Â™ancienne salle de spectacle bayonnaise" izeneko petizio bat izenpetu daiteke. Leku hori ongi ezagutu duten Angèle Mendiburu eta Arroxa Muruamendiarraz-ekin mintzatu da Kriztof Arotzarena