Itzultzaile berria sarean, zure zerbitzuko
2019ko Abenduaren 10a
Itzultzailea.eus webgunea egunerokoan ere praktikoa izan daiteke.
Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako puntako teknologia da itzultzaile berri hau. Urririk da itzultzailea.eus webgunean aurkitzen ahal dena, baita telefonoko aplikazioa ere deskargatuta.
5 hizkuntza mintzatzen ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa. Beste zerbitzu batzu ere baditu, dokumentu osoak adibidez itzultzen ahal ditu. Elhuyar fundazioko Itziar Cortes Etxaberekin mintzatu da Panpi Mercapide.