Zortzi taldeak sorkuntza berriak aurkeztuko ditu ostegun honetan
2019ko Abenduaren 11a
Zortzi bikotea Aiherran gitarrak eta ahotsak berotzen / GURE IRRATIA
Bikotean ari den Zortzi taldearen ezagutzera joango gira. Euskal kantuak berriz hartzen dituzte, bi gitarra eskutan, eta bi ahotsen bitartez, bainan haien maneran.
Bixente Junca eta Xanti Legartok osatzen dute Zortzi taldea, eta Luna Negran kontzertu berezi bat eskainiko dute abenduaren 12an, ostegunean 20:15ean. Sorkuntzak ere egiten hasi baitira. Sartzeak aitzinetik salgai, Luna Negraren webgunean
Arantxa idieder joan da Aiherrara, bikotearen errepika batera.