"Musulmanoak, ez gaituzte besteen heinean kontsideratzen"
2019ko Abenduaren 17a
300 pertsonek Baiona trabeskatu zuten igandean / GURE IRRATIA
Urriaren 28an, Baionako meskitaren kontra izan zen atentatuak bi zauritu larri utzi zituen. 300 pertsona bildu ziren igandean Gaskoinen plazatik abituta, haien elkartasuna adierazteko biktimei, baita elkarbizitza eta bake mezua bat ere hedatzeko.
Santa Kurutzeko auzoko herritarren mobilizazioa izan da, elkarte eta erakunde desberdinek segitu dutena. Hautetsien presentzia ere azpimarratzekoa da. Roland Barthes kaian bukatu da martxa isila, eta bertan, hitzartze desberdinetaz gain, atentatuaren biktimetako bati aurresku bat ere eskaini zioten. Herritarren iritzia hartzeko parada guretzat.