Trivial gaua Baionan ostegunean
2019ko Abenduaren 18a
Abenduaren 19an, Trivial gaua proposatzen dute Baionako gaztetxean arratsaldeko 7tan.
Biltxoko elkarte berriak du antolatzen, sari ederrak eskainiz irabazleei. Tokian berean jateko eta edateko izanen dira ere. Joseba Erremundegi elkarteko kideak, aurkeztu dio Panpi Mercapideri.
Izenak eman lekuan berean ostegun gauean 7tan Zizpa gaztetxean emaiten ahal dira, edo aitzinetik: baionako.elkartea@gmail.com edo telefonoz: 06 49 85 79 00