Xilaba ondoko errebantxa, baina presiorik gabe
2020eko Urtarrilaren 08a
2019ko urtarrilan bertso afaria antolatu zuen Gure Irratiak Urtxolan / GURE IRRATIA
Xilabako bi talde, parez pare izango dira urtarrilaren 12an Nafarroa eta Lapurdiko mugan.
Gure Irratia eta Urtxolak elgarrekin antolaturik, igande eguerdiz, bazkari on baten ondotik, 4ko Plasara eta Eskukula taldekoek bertso saioa eskainiko dute. Amenduzeko saioaren ondotik, amikuztarrak eta saratarrak berriz elkartuko dira Urtxola jatetxean.
Arantxa Idieder mintzatu da Ellande Alfaro saratarrarekin, joan den urtean jadanik parte hartu zuen Gure Irratiko bertso afarian.
Gure Irratiak antolatua, egunero euskara biziarazteko duen gogoa jarraituz
Urtxola jatetxearekin batera antolatu du Gure Irratiak bertso bazkaria. 25 eurotan da bazkaria, eta lekuak aitzinetik erreserbatzea hobe, gunea ttipi baita, deituz jatetxera 05.59.54.21.31.
Olatz Idoate eta Kriztof Arotzarenarekin aipatu du bertso saioaren izpiritua Arantxa Idiederrek.