Bidarteko Uhabia ikastolak 10 urte
2020eko Urtarrilaren 16a
Laia, Charlie eta Sandra Yarzabal etorri dira ekimena aipatzera / GURE IRRATIRA
Bidarteko Uhabia ikastolak, bere 10 urteak ekimen desberdinei esker ospatuko ditu aurten. 2009an ideki zituen ikastolak bere ateak, eta 2020ko sartzean 5 garreneko klasea idekiko dute.
Urtarrilaren 19an, Zarena Zarelako taldearen Hariz Hari dantza ikusgarriaz gain, Kriolinak eta Zeze taldeen kontzertuak izango dira. Ikastolako buraso den Sandra Yarzabalekin mintzatu da Arantxa Idieder.