"L'Atalante ohia tresna bezala erabilia izatea nahi genuke lotura soziala eta kulturgintzaren inguruan"
2020eko Urtarrilaren 16a
Zinema gelaz gain, ostatu edota apartamenduz osatua da egoitza
Gune historiko bat, Baionako Santizpiritu auzoan, Atalante izenarekin ezagutu duguna, gaur egun hutsa da. Zinemak Lesseps kaian elkartu direnetik, zinegela, ostatua, eta apartamenduz osatua den egoitza beste proiektu baten beha da, bere barnea bizarazteko.
Proiektuen artean da Etxea elkarteak proposatua. Ez da oraindik ofizialki hautatua bainan, herriko etxeak eskatu die lantzea haien egin nahia. Elkartearekin harremanetan jartzeko: etxea.lm@gmail.com
Arantxa idieder mintzatu da elkarteko kide den Antton Lannes-kin