Willis Drummond taldearen bideoklip grabaketan izan gira Heletan
2020eko Urtarrilaren 21a
Jurgi Ekizarekin idekitzen da bideoklipa, ondotik Xan Bidegain eta Felix Buff sartzen dira / GURE IRRATIA
Berrogei bat pertsona elkartu dira astelehen honetan Heletan, Willis Drummond taldearen deialdiari erantzunez.
Bigarren Aukera kantuaren bideoklipa grabatu dute Bira Produkzioak kooperatibarekin. Berezitasuna, sekuentzia plano bat grabatu dutela, hots 6 minutuko grabaketa 6 minutuko kantuarentzat. Arantxa idieder Heletara hurbildu da astelehen goizean, Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza kantariarekin eta Bira Produkzioak-eko Mikel Alvarez-ekin mintzatu da. (argazkiak)
Laster aterako du emaitza taldeak sarean. Jakin Urtarrilaren 31an, Miarritzen izango dela taldea biraren bigarren kontzertuarentzat.