Azken dantza izango da, beste gaztetxe baten abentura hasi aitzin
2020eko Urtarrilaren 23a
Gaztetxeko kideek pausa ttipi bat egin dute irratian, asteburuko festa handia aitzin / GURE IRRATIA
Hazparneko Ttattola gaztetxeak, 18 urteko ibilbideari bukaera emango dio asteburu honetan. Urtarrilaren 31an itzuli behar dituzte lokalaren giltzak, eta hori aitzin, asteburu oso bateko egitaraua prestatu dute. Beste egoitza baten bila ari dira gazte asanbladakoak.
Arantxa Idieder mintzatu da gaztetxeko Iulen Vrignon Etxezaharreta eta Julen Oillarbururekin.