Emazteek sortu dantza irakatsi nahian
2020eko Urtarrilaren 23a
Ihintza Irungaray eta Halima Elduayen dantzariek bultzatu dute proiektua / GURE IRRATIA
Euskal dantzan emazteek beraien lekua hartu badute ere, dantza gutti sortuak izan dira emaztearentzat. Horregatik joan den urtean deialdi bat luzatu ondoan, sortu zuten Ilunpetik dantza.
Larunbat honetan ikastaldi bat proposatzen dute, deneri idekia ondoko solstizioan dantzatzeko gisan, eta dantza hori hedatzeko helburuarekin.
Halima Elduayen eta Ihintza Irungaray dantzariekin mintzatu da Arantxa Idieder.
Luhusoko Harri Xuri gelan urtarrilaren 25an goizeko 9etatik arratsaldeko 5ak arte, 15 urte baino gehiago duten dantzari eta irakasleei zuzendua da.
Izen emaiteak: iparraldekodantzarienbiltzarra@gmail.com