Kantuari esker euskara lantzeko eta herritarren artean elkartzeko
2020eko Urtarrilaren 24a
Mayi Gastambide eta Irantzu Solana irakasleak dira Uztaritzeko Gau Eskolan / GURE IRRATIA
Kantu afari bat proposatzen du aurten ere, Uztaritzeko gau eskolak, Integrazio Batzordearekin batera. Azken urtetako ohitura atxikiz, bainan aldaketa ttipi batzu ekarriz, tartean, menu aldaketa bat.
Urtarrilaren 31an izango da afaria Latsa gelan, Kiki Bordatxorekin, bainan izenak 27a aitzin eman behar dira gau eskolara deituz 05 59 70 30 74 telefonora deituz.
Arantxa Idieder mintzatu da Gau Eskolako Mayi Gastambide eta Irantzu Solana langileekin.