Musher bat hirian
2020eko Urtarrilaren 27a

Matiu Crusener-Mattei Ondres eta Labenne arteko oihanean / GURE IRRATIA
Agian sare sozialen bitartez ezagutu duzue Baionako karriketan galdu zen Apatxe Siberiar Huskya.
Arantxa Idieder joan da Matiu Crusener-Mattei Musheraren gana. Musher, edo lera-xakur gidaria. Usaian, elurretan dira, bainan Baionakoa izanki, neguan astean 5 aldiz joaten da landesetako oihanera kart bezalako karro batean xakurrak entrenatzera.
Otxoa’s team – euskal abentura deitzen da Matiu Crusener-Mattei-ren elkartea. Bere lera-xakurrekin animazioak proposatzen ditu, jakinez, poli-elbarrituntzat ere egokia dela bere karroa.

















