Physis versus Nomos taldeak Baionan joko du larunbat eguerdian
2020eko Urtarrilaren 29a

Physis versus Nomos taldea
Physis versus Nomos taldea ariko da larunbat honetan, Baionako Epaiska ostatuan. Berezitasun bat eskaintzen du elkarteak, merkatu eguna baita larunbat goizetan, eguerditan kontzertu eta pintxo momentu bat Pannecau karrikan.
Donostia aldeko taldeak joan den urtean atera zuen bere azken diskoa. Physis versus Nomos taldeko kide den Beñat Antxustegirekin mintzatu da Arantxa Idieder.

















