Ua ua, Luhuson duzue Libertimendua!
2020eko Otsailaren 07a
Libertimendua aitzin aste bat eskas, eta zirtzilak lan ta lan / GURE IRRATIA
Lapurdin izango da aurtengo lehen libertimendua. Luhuson otsailaren 9an, 10etarik goiti desfilea gela berritik plazarat eta 11etan zirtzilek eta dantzariek hartuko dute plaza.
Zirtzilen errepikan izan da Panpi Mercapide joan den larunbatean, Xan Berterreche taula zuzendari lanetan ari zen.
Idoia Mentaberry eta Xermin Camblong zirtzilekin mintzatu da.