Gorputza eta ahotsa landu antzerki tailerrean
2020eko Otsailaren 12a
'Manifestu bat' antzerkia aukeztuko du Miren Tirapuk Saran martxoaren 1ean / BEHEKO LARRAINE
Gorpuzten tituluarekin, antzerki tailer bat proposatzen dute larunbat honetan Saran, Olhain ikastolan.
Gorputza eta ahotsa aktore lanetan ardatzak dira, eta hori lantzea proposatzen du Beheko Larraine konpainiako Miren Tirapu antzerkilariak. Arantxa idieder mintzatu da antzerkilariarekin.
Tailerra Olhain ikastolan izango da, larunbatean otsailaren 15ean, goizeko 10etatik 13ak arte. Izenak aitzinetik eman behar dira: hameka@communaute-paysbasque.fr