"Altsasukoak Euskal Herriko harmailetan nahi ditugulako"
2020eko Otsailaren 12a
Joanes Garcia Basurko Atxuri Urdin taldeko kidea / GURE IRRATIA
Atxuri Urdin, Sara aldeko Errealzale peñak Altsasukoen aldeko gaualdi bat antolatzen du ostiral honetan Saran.
7tan elgarretaratze. Ondotik Ellande Alfaro eta Amets Arzallusek, Pleka trinketea, herriko etxeko edantegia eta Keinu ostatuen artean bertso poteoa animatuko dute.
9tatik kontzertuak Aho Zakil Konexion eskualdeko punk taldeak idekiko du. Ondotik lehen aldiz Lapurdin Bergarako Kaleko Urdangak punk-oi taldea izanen da. Gaualdian zehar Binilo balak eta Kevin Jager disko jartzaileek dantzarako musika ezarriko dute.
Arantxa Idieder mintzatu da Joanes Garcia Basurkorekin.