Mitoak, kondairak eta leiendak Donibane Lohizuneko ihaute eguneko gai nagusi
2020eko Otsailaren 18a
Idoia Datxarri eta Elorri Charreton Uztaritzera hurbildu dira / GURE IRRATIA
Sorgin Gaua eta ihaute eguna Ziburuko eta Donibane Lohizuneko herrietan ospatuko dituzte aurten ere. Aste luze bateko ospakizuna abiatu zuten pasa den larunbatean, hartzaren iratzartze eta desfilearekin.
Ostiralean Ziburuko Sorgin Gaua eta larunbatean ihaute eguna Donibane Lohizunen, beste hitzordu batzu ere badira, tartean astearte honetan Thierry Truffaut-ren hitzaldia.
Arantxa Idieder mintzatu da Idoia Datxarri eta Elorri Charreton antolatzaileekin. Haien elkartea aurkeztu diote.