Itsasu Elgarrekin zerrenda zuzenduko du Louis Ustarrozek
2020eko Otsailaren 19a
Louis Ustarroz-ek Roger Gamoy auzapezarekin desadostasunak aipatu ditu / GURE IRRATIA
Hiru zerrenda izanen dira Itsasun, herriko bozen kari.
Jean-Paul Iturburua lehen axuantak Roger Gamoy auzapezaren bilana defendituko duela baieztatu dauku. Egitaraua laster aurkeztu behar luke. Talde abertzaleak HERRIARI zerrenda aurkeztu berri du.
Eta etiketarik gabe doan Louis Ustarroz enpresa buruak Itsasu Elgarrekinlista zuzenduko du. Kriztof Arotzarena harekin mintzatu da.