Marie-Antoinette Eskozian, horra Goxoki gaztetxeak proposatzen duen gaia
2020eko Otsailaren 19a
Mozorro eta sopresa bereziak prestatu dituzte Goxoki gaztetxeko kideek / GURE IRRATIA
Itsasuko Goxoki gaztetxeak ihaute gau bat proposatzen du larunbat honetan, otsailaren 22an.
Irudimen handiko gaztetxeko kideek gai bat proposatzen dute, Marie-Antoinette Eskozian. Mozorro baten asmatzeko zuen irudimena landu beharko duzue beraz, sartzea kitorik baita mozorrotuentzat.
Gaztetxeko Maddi Sarasua, Martta Hiribarren eta Patxi Laskaraiekin mintzatu da Arantxa Idieder.