Bizkaiko burdin meategien istorioa musikatua eta dantzatua
2020eko Otsailaren 25a
Burdina ikusgarria aurkeztuko dute ostegun huntan, Baionako antzokian.
Bizkaiko burdin meategien istorioa kondatzen dute, poetikoki, dantza eta musika flamenkarekin, eta euskal kultura uztartuz, imigrazio eta langileen mundua jorratuz. Ikusgarriaren berezitasunak, burdinaren eta harriaren erabilpena dira. Hitzordua, ostegunean, 20.30tan Baionako antzokian.
Ikusgarriaren parte den Beñat Achiary kantari eta musikariarekin mintzatu da Arantxa Idieder.