Poesia popular bat eta taldean partekatzeko tailerra
2020eko Otsailaren 27a
Hatsa elkarteko Auxtin Zamora / Hitzen uberan
Poesia popular baten sustatzeko gogoarekin, Hatsa elkarteak olerki tailerrak proposatzen ditu.
14 garrena antolatzen du larunbat honetan, Azkaingo Bizkarzun muño gainean. 15:00tan Azkaingo plazan ematen dute hitzordua elgarrekin joateko, irudimen librearekin eta hitzekin jostatzeko asmoarekin.
Aldi honetan berezitasun bat otsailaren 29an izango dela, 4 urtean behin, gehitzen den egunean. Irudimena pizteko arrazoi bat gehiago. Euria balitz, Senpereko larraldea gelan izango da 15.30tan.
Izena ematea hobe olerkibilduma@sfr.fr
Arantxa Idieder mintzatu da Auxtin Zamorarekin.