BERRIAK

Poesia popular bat eta taldean partekatzeko tailerra

2020eko Otsailaren 27a

Poesia%20popular%20bat%20eta%20taldean%20partekatzeko%20tailerra

Hatsa elkarteko Auxtin Zamora / Hitzen uberan

MP3 jaitsi (20 Mo)

Poesia popular baten sustatzeko gogoarekin, Hatsa elkarteak olerki tailerrak proposatzen ditu.

14 garrena antolatzen du larunbat honetan, Azkaingo Bizkarzun muño gainean. 15:00tan Azkaingo plazan ematen dute hitzordua elgarrekin joateko, irudimen librearekin eta hitzekin jostatzeko asmoarekin.

Aldi honetan berezitasun bat otsailaren 29an izango dela, 4 urtean behin, gehitzen den egunean. Irudimena pizteko arrazoi bat gehiago. Euria balitz, Senpereko larraldea gelan izango da 15.30tan.

Izena ematea hobe olerkibilduma@sfr.fr

Arantxa Idieder mintzatu da Auxtin Zamorarekin.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Baionako peñen %40 zailtasun ekonomikoan da

Baionako%20peAen%20%40%20zailtasun%20ekonomikoan%20da

Haizegoa Peñako Gilles Barnebougle / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

55 elkartek osatzen dute GAB Baionako Bestetako Peñen kolektiboa.Kolektibo honek 12 proposamen egin zizkion Bestetako Batzordeari, geroaz gogoetatzeko, joan den abenduan. Adibidez, gazteriaren erakartzeko, belaunaldien arteko nahasketa bultzatzeko, besta garaian gerta daitezken diskriminazioei buru egiteko, transizio ekologikoa bestetako osagai nagusietan sartzeko etabar.

Bestalde, jakin peña horien %40 diru zailtasunetan direla, COVID krisia gatik. Haizegoa Peñako Gilles Barnebouglekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.


2021eko Otsailaren 26a


BERRIAK

Paueko Hegaldia taldearen disko berria

Paueko%20Hegaldia%20taldearen%20disko%20berria

Mixel Iribarren "Zapatero" saratarra etorri da diskoa aurkeztera / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (23 Mo)

HEGALDIA, Paueko Lagunt eta Maita elkartearen gizon koroak disko berria plazaratu du, HERRIA GOGOAN izenarekin, 14 kantuz osatua.

Diskoaz mintzatzeko, Mixel Iribarren kantaria elkarrizketatu du Kriztof Arotzarenak. Diskoa eskuratzeko, 05 59 02 09 43 edo laguntetamaita@gmail.com


2021eko Otsailaren 26a

BERRIAK

"Sua 100 metrotara genuen gainekaldetik, azpikaldetik libre ginen beharrik"

Sua%20100%20metrotara%20genuen%20gainekaldetik%5F%20azpikaldetik%20libre%20ginen%20beharrik

Yasola benta inguruak urtean hiru aldiz garbitzen dituzte suteez babesteko besteak beste.

MP3 jaitsi (15 Mo)

Suak urrunean, baina haize bortitzarekin, beldurra nagusi zen Larhun inguruan ziren mendizale ala turistentzat. Yasola benta, Larhun pean kokatua da, Berako lurretan, Urruñako Olheta auzo gainekaldean, Ibardinetik hurbil.

Larunbatean 40bat ziren bertan bazkaltzen. Suhiltzaileek lagunduta jautsi ziren Olhetara, baina Yasola bentako kudeatzailea den Mertxe Perugorria han egon zen. Arantxa Idieder harekin mintzatu da.


2021eko Otsailaren 22a



BERRIAK

Larresoroko Ainciart Bergara familia, mundu mailako lehiaketa baten finalean

Larresoroko%20Ainciart%20Bergara%20familia%5F%20mundu%20mailako%20lehiaketa%20baten%20finalean

Xabier Retegik urteak daramatza Ainciart Bergara familiaren enpresan / MAKHILA.COM

MP3 jaitsi (14 Mo)

"Family is sustainability" edo "Familia iraunkorra da" lehiaketan parte hartu du Ainciart Bergara enpresak. Mundu osotik, ehun bat hautagaitza bildu ditu elkarte antolatzaileak. Eta 5 hautatu ditu finalerako. Hauen artean da Larresoroko makila egile famatua.

Lehiaketaz argitasunak galdegin dizkio Kriztof Arotzarenak Xabier Retegi enpresako langileari.


2021eko Otsailaren 19a

BERRIAK

Marko marrazkilariak lanean segitu du karraskan pandemia garaian ere

Marko%20marrazkilariak%20lanean%20segitu%20du%20karraskan%20pandemia%20garaian%20ere

Pauline eta Andoni ikastaldian egon dira Markoren tailerrean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (33 Mo)

Pandemiak ez ditu berdin jo artista guziak. Marrazkilariek adibidez, beren lana segitu ahal izan dute etxetik, haatik, hor ere ez dira denak berdin hunkituak izan. Proiektuak aintzinetik lotuak zituztenek azkarki lan egin dute, proiektu berriek zailtasun haundiagoa izan dute.

Gure Irratiko estudiora hurbildu zaigu Marko Anspach, Uztariztar marrazkilaria.Olatz Idoate harekin da, baina gaurkoan Marko ez da bakarrik.


2021eko Otsailaren 19a


BERRIAK

Kirola laneko orduetan praktikatu

Kirola%20laneko%20orduetan%20praktikatu

Paolo Cherquefosse-k joan den astean parte hartu zuen 'Tout le monde veut prendre sa place' telebista jokoan / @france2

MP3 jaitsi (19 Mo)

Kirola, lanean praktikatzea, menturaz amestu zinuten jadanik. "Activcorner" enpresak plantan ezartzen du. Ez oraindik Euskal herrian, Frantziako enpresetan lan egiten baitu mementuko, baina jin daiteke.

Paolo Cherquefosse miarritztarrak lan egiten du enpresa hortan, kontzeptua zein den erranen digu. Olatz Idoatek hitz egin du harekin.


2021eko Otsailaren 15a

BERRIAK

Txertatzeko hitzordurik ezin hartuz

Txertatzeko%20hitzordurik%20ezin%20hartuz

Urtarrila erditsutan hasi dira txertatzeak Baionan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (13 Mo)

Telefonoz, linea beti okupatua da zenbaki berdea egiten delarik. Internetez, lekurik ez dela seinalatzen dute doctolib.fr eta santé.fr webguneek.

Adineko jende ainitz entseatzen ari dira, eta ez dute ulertzen nolaz hori posible den, COVIDaren kontrako txertatze kanpaina azkarra iragaiten duelarik Frantziako gobernuak.

Xipri Arbelbideren lekukotasuna bildu du Kriztof Arotzarenak.


2021eko Otsailaren 15a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016