Hiriburuko ihaute eguna biziberritua
2020eko Martxoaren 05a
Thomas Brillaxis, Maddi Errezarret eta Maialen Berra Zubietarekin 40 bat aktore izango dira / GURE IRRATIA
Ihaute egunak urtero antolatzen dituzte Hiriburun, bainan aurten biziberritutik heldu dira. Ihauteri lapurtarrak berreskuratzeko gogoarekin, dinamika berritua kaskarroten etorrerarekin sendiarazi dute lehenik.
Ondoko hitzordu nagusia, larunbat honetan izango da, martxoaren 7an desfileaz gain, antzerki bat prestatu baitute, zanpantzarren auzia eginez 15:30tan Plaza Berrin.
Thomas Brillaxis, Maialen Berra Zubieta eta Maddi Errezarretekin mintzatu da Arantxa Idieder.