Tornado batek zeharkatu du Lekorne
2020eko Martxoaren 05a
Antton Diratchetten negutegiak suntsitu ditu haize azkarrak / Antton Diratchette
Lekorneko Gerezieta auzoan, joan den astelehenean martxoaren 2an goizeko bostak aldean, haize tornada batek bazterrak funditu ditu. Teilatuak airatu, arbolak lurrerat bota, edota Diratchette familiaren negutegiak airean eraman.
Lekondarrak haizearen indarraz harritu dira, eta poztu ez baita nehor zauritua izan, bainan kalte materialak haundiak dira.
Baratzezaina den Antton Diratchettekin mintzatu da Panpi Mercapide.