Ospitaleko pediatria zerbitzuko murruak kolorez jantzi ditu Maiana Agorrodyk
2020eko Martxoaren 12a
Maiana Agorrody, Mailuixa eta Allande bere bi haurrekin hurbildu da irratira / GURE IRRATIA
Baionako ospitalean, eguneko ospitaleko eta pediatria zerbitzuko murruak koloretsuak dira Maina Agorrody handik pasa denetik.
Larresoroko artistari eskatu diote zerbitzu berezitu hauetan, giro koloretsu bat sortzea, mitologiatik abiatuta. Haur Eri elkarteak diruztatu du eguneko ospitaleko lana.
Maiana Agorrodyk bere irudimena martxan jarri, eta bertan izan dituen trukaketen bitartez ere, haurrekin adibidez, kolorez jantzi ditu ospitaleko murru zuriak.
Arantxa idieder mintzatu da Maiana Agorrodyrekin.