Erizain baten eguneroko lana, koronabirusa inguruan duelarik
2020eko Martxoaren 17a
Iraitz Zufiaurre erizainak ez du momentuz egokia den maska lanerako.
Osasun langileak lehen lerroan dira krisi sanitario honetan. Iraitz Zufiaurre erizain liberala da, egunero jendeen etxeetara doa, zaintzeko, sendatzeko, ainitzetan adinetako pertsonak direlarik.
Pazienteen kezkak hastapenetik senditu ditu erizainak, kutsatua izateko beldurra, eta ondorioetaz ere. Erizainak ere kezka batekin dira, material eskasean direlako. Arantxa Idieder harekin mintzatu da.