BERRIAK

Hazitik lau etxaldetara eta zuen baratzeetara

2020eko Ekainaren 02a

Hazitik%20lau%20etxaldetara%20eta%20zuen%20baratzeetara

Proiektuaren eramaile batzu, ekainean prest egon behar luken negutegi aitzinean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

"Hazitik azietara" kanpaina abiatu du baratzezain laukote batek.

Lekorneko Garro kooperatiban, hazititik, lili ttipira hazteko negutegi bat erakitzen ari dira. Lekorneko Garro kooperatiba eta Francis Larrea, Irisarriko Jean eta Nicolas Mendiboure anaiak eta Biriatuko Patrick Larrondo elkartu dira, lili ttipiak erosi ordez, negutegi horren bitartez eskuratzeko.

Konfinamendua izan ez balitz, udaberrian ukango zituzten lehen liliak, publiko zabalari ere saltzeko gisan, bainan proiektua gibelatua izan da. Parte handi bat diruztatua dute, bainan 12.000 euro eskas dituzte oraindik. Crowfunding kanpaina bat abiatu dute.

Ekaineko bukatu behar lukete negutegia, udazkeneko ukan ditzazten landareak baratzezainek, eta publiko zabalak, 2021 udaberrian erosten ahalko ditu. Arantxa Idieder mintzatu da proiektuko kide diren Argitxu Iturria eta Nicolas Mendibourrekin.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

BERRIAK

Arimen gaua, zer da?

Arimen%20gaua%5F%20zer%20da?

Antton Moustirats

MP3 jaitsi

Arimen gaua, zer da? galdera huni erantzunen du Jaime Altuna antropologoak, irailaren 25ean ostiralez, Itsasuko Sanoki gelan arratseko 7.30tan.

Arrokagarai ikastolakoko "euskaraz bizi"taldeak du antolatzen hitzaldia. Antton Moustirats antolatzaileak erran dauku, Halloween bestak ez duela hemen funtsik. Bainan denboran hemen ere egiten zela:


2020eko Irailaren 24a


BERRIAK

Izotz Ertzak eta Basajaundereak tTok erakustokian

Izotz%20Ertzak%20eta%20Basajaundereak%20tTok%20erakustokian

Keixeta eta IF artistak zumaiarraren zeramika obra bat eskutan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (16 Mo)

Izotz Ertzak eta Basajaundereak. Hau da Uztaritzeko tTok galerian abiatu den erakusketaren izena.

IF uztariztarrak Basajaundereekin ekologiaren arloan kultur aniztasunaren lekua galdekatzen du eta Keixetak Izotz Ertzak sailarekin klima aldaketa hartu du ardatz, margolanak eta zeramikak sortuz

Arantxa Idieder hurbildu da erakusgelara, eta Keixeta artistarekin mintzatu da.


2020eko Irailaren 18a



BERRIAK

Festibalak ezeztatuak bainan alternatibak ekarri nahi izan ditu Ezkandrai elkarteak

Festibalak%20ezeztatuak%20bainan%20alternatibak%20ekarri%20nahi%20izan%20ditu%20Ezkandrai%20elkarteak

Musika eta kontalarien bitartez larunbat gauean Kongora eraman nahi dute publikoa / EZKANDRAI

MP3 jaitsi (19 Mo)

Errobiko festibala eta Ethiopique festibalak ezeztatuak izan ziren aurten. Bainan beste hitzordu batzu prestatu ditu Ezkandrai elkarteak.

Ernest Pignon-Ernesten erakusketa estrenatu dute Baionan irailaren 17an, eta Itsasun ikusgarri kontatu, dantzatu eta musikatua larunbat aratsean izanen da. Panpi Mercapidek hori guzia aipatu du Jean Christian Irigoyenekin.


2020eko Irailaren 18a

BERRIAK

Xilaba Hiriburun abiatzen da asteburu honetan

Xilaba%20Hiriburun%20abiatzen%20da%20asteburu%20honetan

Ortzi Idoate eta Xumai Murua Xilabaren aurkezpen prentsaurrekoan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Banakako XILABA Ipar Euskal Herriko bertsolarien xapelketa buruilaren 19an hasiko da Hiriburun, azaroaren 21an, Donibane Lohizunen bururatzeko. 28 bertsolarik kantatuko dute.

Finala aitzin, 4 kanporaketa, 3 final-heren eta 2 final-aitzineko izanen dira. Izturitzeko final-herenean sartuko da Odei Barroso, urriaren 31an. Amets Arzallus xapeldun-ordea, lehen final-aintzinekoan zuzenki sartuko da. Sustrai Kolina azken xapeldunak ez du parte hartuko

Odei Barroso bertsulariari hitza eman aitzin, Ainhoa Sarasua eta Lur Renteria epaile lanetan ariko direnekin solastatu da Kriztof Arotzarena.


2020eko Irailaren 17a


BERRIAK

Zuraiden haurrak eramaten zituen autobus bat osoki erre da

Zuraiden%20haurrak%20eramaten%20zituen%20autobus%20bat%20osoki%20erre%20da

Autobusean gibelean jarriak ziren ikasleek abisatu dute gidaria beroa eta keagatik / @euskalirratiak

MP3 jaitsi (8 Mo)

Kanbotik Senpereko bidea egiten duen eskolako autobus batek su hartu du astelehen atsaldean Zuraiden. Autobus hortan zen haur baten aita, Emile Negueloua juntatu du Oihana Daguerrek.

Gurasoak kezkatuak dira, eta Euskal Elkargoaren gandik informazio gehiago izango dutela espero dute


2020eko Irailaren 15a

BERRIAK

Ibilaldi artistiko bat Uztaritzeko oihanean gordetua den Otsanz kapera ezagutzeko

Ibilaldi%20artistiko%20bat%20Uztaritzeko%20oihanean%20gordetua%20den%20Otsanz%20kapera%20ezagutzeko

Arantxa Lannes Uztaritzeko artistak Otsanz kaperan bezala beste leku batzutan egin nahi lituzke ibilaldi artistikoak / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Ondarearen eguna kari Uztaritzeko oihanaren xoko batean proposamen berezi bat egiten du Arantxa Lannes herriko artistak.

Igande honetan, Otsanz deitu kaperaren inguruan sortu du ibilaldi artistiko bat, tindua, dantza musika eta ipuina uztartzen dituenak. Ekhi Lambert, Miguel Etxeberri eta Xan Errotabehere-rekin batera, ibilaldi musikatu bat proposatuko dute.

Arantxa Idieder mintzatu da dantzari edota artista den Arantxa Lannes-kin.

Atsaldeko 4tan abiatuko da Otsanz Harriak Bizi ibilaldi artistikoa, eta ondotik Uztaritzeko txistulari taldea hor izango da animazioa segitzeko.


2020eko Irailaren 15a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2020

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016