Pertsonalizatzen eta birziklatzen diren kartoizko maskarak
2020eko Ekainaren 12a
Christian Amorena uda honetan hedatu nahi dituzten kartoizko maskararekin.
Oihalezko maskarak gehienek baditugu orain, bainan Bilbon kokatua den enpresa batek kartoizko maskak proposatzen ditu.
Normak segituz, bere eraginkortasuna ez du galtzen kartoia delako. Eta produktua ekoizten dutenek, argumentu azkar bat ere dute, birziklatzen delako. Horrezgain enpresak bere logoa, edo mezua pasarazten ahal du.
Printhaus.es webgunean atxemanen dituzue xehetasunak. Arantxa Idieder, mintzatu da Christian Amorenarekin.