Diru laguntza zuen bizikleta zaharra berpizteko
2020eko Ekainaren 16a
Bizikleta bide berriak positiboki ikusten ditu Beñat Blazquez Berasartek / B.BLAZQUEZ
50 euro eskaintzen ditu frantses gobernuak, bizikletaren erabilpena laguntzeko helburuarekin, bereziki hirietan, autoen erabilpena murrizteko. Diru laguntza horrek balio du bizikleta zaharra konpontzeko, edo bigarren eskuko bat erosteko.
Parada guretzat Baionako Txirrindola elkartearekin aipatzeko. Bereziki, bizikletaren erabilpena eztabaida bizian delarik Baiona Biarritze Angelu aldean. Autodunen aldetik kritikak biltzen dituen behin behineko bizikleta bideak eman dituzte plantan.
Arantxa Idieder mintzatu da Beñat Blazquez Berasarterekin.
Webgune honetan xehetasunak badituzue 50 euro horien hunkitzeko gisan. Uztailaren 5ean, Bizi!-rekin batera, bizikleta bideen estrena egingo du Txirrindolak.