Etxean egin kroketak Basusarriko ikastola sustengatzeko
2020eko Ekainaren 22a
Aize Duhalderen ama izango da kroketen sukaldari nagusia / GURE IRRATIA
Basusarriko ikastolak, beste ikastola ainitz bezala aterabide batzuei pentsatu behar izan du, ekitaldi guztien ezeztatzeak galtze ekonomiko nabarmena ekarri baitu. Uda honetan, garagardo eta kroketa salmenta bat egiten dute.
Kroketak, etxean eginak, udan zehar 5 aldiz manatzen ahalko direnak. Ekainaren 27ko lehen manaketarentzat jadanik 1000 atxikiak dituzte.
20 kroketa 10 euroren truk, xingarra ala bakailua, manatzen ahal dituzue 2ez1.ikastola@gmail.com edo sms-z 06.62.31.85.23.
Ekainaren 27a aitzin, uztailaren 2an biltzeko Basusarriko plazan atsaldeko 5 eta 7ak artean. Ondoko manaketak, uztailaren 11 eta 25ean eta agorrilaren 8 eta 22an izango dira.
Arantxa Idieder mintzatu da Basusarri ikastolako buraso eta bulego kide den Aize Duhalderekin.