"Helburua da hepatitis eritasuna goizik detektatzea"
2020eko Ekainaren 23a
Evelyne Bidart Bizia elkartean erizaina da / GURE IRRATIA
C hepatitis, GIB eta COVID 19 eritasunen detektatzeko testak egin ditaizke aste honetan (ekainaren 22tik 26rat) Baionako ospitalearen ondoan den Bizia elkartearen egoitzan. Heldu guziei idekia zaie eta urririk da. Ostiral arte, goizeko 10ak eta atsaldeko 5ak artean joan ditaike, hitzordurik hartu gabe.
Evelyne Bidart erizainarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.